Lege-oharra
34/2002 Legearen, uztailaren 11koaren, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoaren, 10. artikulua betetze aldera, enpresaren identifikazio-datuak azaltzen dira jarraian:
Izen soziala: Arotzgi, IFK:G20386629
Gipuzkoako Arotz Taldea
Helbidea: Belartza industrialdea, Gurutzegi 12 – 1., 9. bulegoa20018 Gipuzkoa.
Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu web-orri honetako iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak eta testuak, bai eta bertan jasotako informazioa eta edukiak ere, Gipuzkoako arotz-taldearen alde, aurrerantzean “Arotzgi”, eta ezin da web-orria, osotara edo partzialki, erreproduzitu eta/edo argitaratu, ez eta informatikoki tratatu, banatu, zabaldu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu ere, ez eta titularrari legez onartutako gainerako eskubiderik ere, Arotzgik aurrez eta idatziz baimenik ematen ez badu.
Jabetza intelektuala
Erabiltzaileak, soil-soilik, haren erabilera pertsonal eta pribaturako erabil dezake web-orri honetan agertzen den materiala, eta debekatuta dago hori merkataritza-helburuekin edo legez kanpoko jardueretarako erabiltzea. Arotzgirenak izango dira jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak.
Arotzgik zainduko du aurreko baldintzak betetzen direla eta haren web-orrietan jasotako edukiak behar bezala erabiltzen direla; dagozkion ekintza zibil eta penalak gauzatuko ditu erabiltzaileak eskubide horiek urratzen baditu edo betetzen ez baditu.
Askotarikoak
Arotzgik aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal izango du haren web-orrian jasotako informazioa, bai eta haren konfigurazioa eta aurkezpena ere. Gure web-orrian jasotzen diren prezioak aurrez jakinarazi gabe aldatu ahal izango dira.
Arotzgi.es-ek konpromisoa hartzen du bitarteko honen bidez iruzurrezko publizitaterik ez egiteko. Ondorio horietarako, beraz, ez dira iruzurrezko publizitatetzat joko Arotzgiren web-guneko edozein ataletako edukian zehar egon litezkeen akats formal edo zenbakizkoak, atal horietan jasotako informazioa guztiz ez mantentzeagatik eta/edo eguneratzeagatik edo mantentzean edo eguneratzean akatsak egiteagatik sor litezkeenak. Arotzgik, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akats horien berri izan bezain pronto zuzentzeko konpromisoa hartzen du.
Arotzgi ez da erantzule izango erabiltzaileak aplikatzekoa den legedia urratzen badu web-orri honetara sartzean eta/edo bertan jasotako informazioak erabiltzean.
Arotzgik ez du erantzungo web-orri honetan jasotako informazioa, gaiak edo programak erabiltzean eragindako edo eragin litezkeen kalte-galerez, horiek edonolakoak direla ere. Web-orri honen bidez erabiltzaileari hirugarrenen prestazioetara eta zerbitzuetara sartzeko aukera ematen dioten loturak (link) eta hipertestua ez daude Arotzgiren kontrolpean. Halaber, elkarte honek ez du erantzungo horietan jasotzen den informazioaz edo informazio horrek eragin litzakeen ondorioez.
Arotzgi ez da erantzule izango hirugarrenek legez kanpoko moduan erabiltzen badituzte web-orri honetan agertzen diren eta erakunde horren jabetzakoak ez diren markak, produktu-izenak eta merkataritza-izenak. Ez du erantzuten, ezta ere, web-orri honetako loturen bidez sar gaitezkeen web-guneetako edukiaren osotasunaz, egiazkotasunaz eta legezkotasunaz.
Arotzgik konpromisoa hartzen du merkataritza-komunikaziorik ez igortzeko horrelakoak direla jakinarazi gabe, 34/2002 Legean, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoan, xedatutakoarekin bat.
Arotzgi ez da erantzule izango gure hornitzaileetako batek haien diseinu esklusiboen modeloak kopiatzen badizkie beste jabe batzuei. Zuk edo zure enpresak uste baduzue web-orri honetan agertzen den artikulu-diseinuren bat zuen jabetzakoa dela, jarri gurekin harremanetan arotzgi@arotzgi.net helbidearen bidez, dagokion dokumentazioarekin, eta gure katalogotik kenduko dugu berehala.
Teknologiak
Arotzgik hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu haren orrian zehar nabigatzerakoan. Web-gunean zehar lehen aldiz nabigatzean aurkituko dituzu horien erabilerari buruzko legezko baldintzak.
Cookien erabilera.
Arotzgik, hirugarrenen bidez, zenbait datu jasotzen eta erabiltzen ditu honakoei buruz: zer motatako bilatzailea erabiltzen duzun, zer fitxategi eskatzen dituzun eta zer domeinu eta herrialdetatik eskatzen duzun informazioa; hori guztia gure on-line zerbitzua hobetzeko eta zure beharrak hobeki asetzeko. (COOKIEN LEGEA)
Datuak babestea
Abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu eman dizkiguzun datu pertsonalak “Gipuzkoako Arotz Elkartea” izeneko fitxategi batean daudela gordeta, eta hori Arotzgiren jabetzakoa dela. Fitxategi horren xedea da adostutako zerbitzuak emateko prozesua kudeatzea, bai eta zuretzat interesgarri izan litezkeen etorkizuneko zerbitzuak ere. Fitxategi horren berri eman diogu Datuak Babesteko Espainiako Agentziari, eta behar diren segurtasun-neurriak ditu datuak seguru daudela bermatzeko. Edonola ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu dohainik, adierazitako legeak ezarritako moduan; horretarako, idatzizko jakinarazpena igorri beharko diozu Arotzgiko Segurtasun Arduradunari, fitxategiaren izena adieraziz, honako helbide honetara: arotzgi@arotzgi.com