Lortzea

Negozioa  edo negozio zati bat erosi edo lortu nahi al duzu?

Negozioa edo negozio zati bat erosi edo lortu nahi baduzu, hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzu:

BICIMADERA

Gurekin harremanetan jarri 

Lehendabizi, ondorengo bideetakoren bat jarraituz gurekin harremanetan jarri beharko duzu:

arrow Deitu honako telefono zenbakira 943 32 05 04
arrow  Zer nahi duzun adieraziz idatz ezazu ondorengo emailera: arotzgi@arotzgi.net

Gure bulegoetara etorri eta zure beharren arabera jarriko zaitugu jakinaren gainean

Arotzgi bulegoetara etorritakoan zure kasuaren eta beharren berri izateko lehen datu bilketa egingo dugu. Informazio honek erakutsiko digu zeintzuk diren zure beharrak eta jarraitu beharreko pausuen plangintza egingo dugu. Prozesuari dagozkion gastuen berri emango dizugu, eta gure laguntzarekin jarraitu nahi izanez gero, zerbitzuen kontratu modura konpromiso adostasun bat sinaraziko dizugu. Zein negozio lortu nahi duzun ezagutarazteko,  norena den esan gabe, interesaturik dagoen edonork ikus dezan zure eskaera Arotzgiko web orrialdean jarriko dugu.

Erosleen boterea identifikatu eta lehen harremana izango dugu 

Arotzgin negozioa eskualdatu nahi dutenak eta zure eskaerarekin bat datozen pertsona edota enpresak identifikatuko ditugu, eta lehen harremana izango dugu enpresa horiekin.

Merkataritza- aholkularitza eta juridiko- fiskala; negoziazio prozesua eta jardunaren formalizazioa.

home-office-worker

Arotzgik bere betiko kanpo laguntzaileen bidez prozesu guztian zehar behar izango duzun merkataritza- aholkularitza eta juridiko- fiskala   eskainiko dizu.Behin harremanetan jarriz gero, bilerak jartzeari ekingo diogu negoziazio prozesua hasteko. Adostasunera iritsitakoan, jarduera formalizatuko da eta amaitutzat emango da.

Zure kasuaren jarraipena prozesu osoan egingo dugu 

Azkenik, Arotzgik prozesu osoaren jarraipena egingo du, markatutako helburuak egoki lantzen ari direla baieztatzeko.