Transmititzea

¿DESEAS TRANSMITIR O VENDER TU NEGOCIO, O PARTE DE ÉL?

Zure negozioa edo negozio zati bat eskualdatu nahi al duzu?

Zure negozioa edo negozio zati bat eskualdatu nahi baduzu, honako pausu hauek jarraitu beharko dituzu:

Gurekin harremanetan jarri

Lehendabizi gurekin harremanetan jarri bi bide hauetakoren bat erabiliz:
arrow telefono honetara deituz 943 32 05 04
arrow zer behar duzun adieraziz korreo elektronikoa bidaliz email honetara: arotzgi@arotzgi.net

Gure bulegoetara hurbil zaitez eta zure beharren araberako informazioa emango dizugu
Behin Arotzgi bulegoetara etorrita, zure kasuaren eta beharren ezagutza izateko datuak biltzeari ekingo diogu. Honela, ondorengo ezaugarriei buruzko informazioa jasoko dugu:
arrow Datu pertsonalak
arrow Eskualdatu nahi den negozioari buruzko oinarrizko informazioa
arrow Eskualdatzearen arrazoia
arrow Zer lortu nahi da eskualdatzearekin?zein da helburua?ba al dakigu nola eraman aurrera?

Informazio honek zure beharrak zeintzuk diren erakutsiko digu eta honela zein pausu jarraitu erabakiko dugu. Aldi berean prozesuari dagozkien gastuen berri emango dizugu, eta gure laguntzarekin jarraitu nahi izanez gero, konpromiso zerbitzuen kontratu moduan, akordioa sinaraziko dizugu.

Interesa duen edonork eskualdatzeko asmoa duzun negozioaren berri izateko Arotzgiren web orrialdean publikatuko dugu, izenik gabe.

Ondoren eskualdatu behar den lanaren lehen azterketa egingo dugu

Eskualdatu nahi duzun negozioaren berri zabala izateko eta aztertzeko, zure negozioari buruzko ebaluaketa txostena egingo dugu. Honek interesatuta dauden pertsonei negozioa eskualdatzeko orduan negoziatu ahal izateko enpresak duen egoera garbi izatea ahalbidetuko du. Erosle posibleak identifikatuko ditugu eta lehen harremana izango dugu Arotzgin zuk eskainitakoa interesa dakiokeen edonor identifikatuko dugu eta gero berarekin harremanetan jarriko gara.

Merkataritza- aholkuak eta juridiko- fiskalak eskainiko dizkizugu; negoziazio prozesua eta operazioaren formalizazioa.

Prozesu guzti honetan behar izango duzun merkataritza aholku eta juridiko eta fiskala izan dezazun Arotzgik laguntza eskainiko dizu bere betiko kanpo laguntzaileen bidez. Behin harremanetan jarri ondoren, negoziazioaren prozesuari hasiera emateko bilerak jartzeari ekingo diogu. Nahi dena lortutakoan, operazioaren formalizazio egingo da eta amaitutzat joko da.
Prozesu osoan zure kasuaren jarraipena egingo dugu.

Azkenik, Arotzgik prozesuaren jarraipena egingo du markatutako helburuak ondo garatzen ari diren ikusteko.