Arotzgik sektorean enpresa edota enpresaren zati bat eskualdatu edota saldu eta erosi edo lortu nahi duten pertsonen arteko negozio eskualdatzea errazteko zerbitzu berri bat jarri du martxan.
Jubilatzear bazaude eta zure negozioa edota negozioaren zati bat eskualdatu edo saltzeko asmotan al zaude? Zure bizitzako zati handi batean esfortzuarekin lortutako jarduera ekonomikoa izan denarekin jarraitu eta zu ordezkatu nahi zaituzten pertsonen bila al zabiltza?
Edo bestalde……
Aukera berrien bila zabiltza eta zein enpresa dauden eskualdatzeko jakin nahi duzu?
Zure gaur egungo negozioa dibertsifikatu edota bezero kopurua handitu nahi duzu?
Zure lehen negozioa izan nahi duzu?

Helburuak: Negozio baten eskualdatzean edo erosketa prozesu osoan aholku eta laguntza pertsonalizatua eskaintzea. Ikusi eta ikusarazi eman daitezkeen aukera desberdinak; negozio baten ardura duen pertsona baten erretiroak ez du zertan negozioaren itxiera ekarri behar.
Negozioa saldu edo eskualdatu nahi dutenen eta erosi edo lortu nahi duten pertsonen arteko bilgunea sortzea. Taldea osatzen duten enpresa eta arotzgintzaren ezagutza zabala izanik, konfiantza osoz eskaintzea laguntza.